sábado, 16 de octubre de 2010

WEB 2.0

Web 2.0 egon aurretik,internet izenaz ezagutzen genuena zegoen, hau da, Web 1.0. Bertan, informazioa bilatu eta hara eta hona mugitzne ginen, kopiatu, bilatu, ikusi... Gainera, Webgune haiek adituek edota webmasterrak egiten zituzten.
Web 2.0 2004.urtean O`Reillyk sortu zuen, informazioa trukaketan eta parte hartzearen filosofia dituen Webgune berria. Hau, lehen ez bezala oso dinamikoa da, informazioa aldatu daiteke, webguneak edozeinek egiten ditu... Laburbilduz, web berriaren bihotza erabiltzaileak direla eta arima parte hartzea, komunikazioa, elkartrukatzea eta lankidetza dira.

Web berri honen aplikazio garrantzitsuak gaur egun ohiartzun handia duten sare sozialak dira, blogak, facebook, tuenti... Mundu guztiak du halakoren bat eta informazioa elkartrukatzeko eta komunikatzeko lanabes garrantzitsuak dira.

Baina hau dena onuragarria al da? Batzuentzako oso onuragarria dela esan genezake, irabazi asko irabazten dituztelako, hain zuzen ere publizitatean. Lehen, espresek dirutza ikaragarriak gastatzen zituzten publizitatean gaur egun, ordea, leku jakin batzutean jarrita nahikoa da. Gainera, ahoz ahozkoa denez publizitate onena, internetek honetarako aukera bikaina eskeintzen du foroen bidez.

Beste alde batetik, komunikabideentzako ez dira oso onuragarriak interneteko aplikazio asko, infornazio iturri nagusia internet delako eta hara jotzen dugulako eta horrek paperezko eta telebistako komunikabideen gaera nabarmena dakar.

Azkenik, oso gai konplexua den pribatitatea ere aztertu behar den gai da nire ustez eta jendea horren jakitun egon behar da. Sare sozialetan informazio gehiagi jartzen dugu guri buruz, argazkiak sartzen ditugu... Hori mundu guztiak ikusi dezake eta informazio hori erabili edozertarako. Hau horrela, interneti buruz kontzientziatzea beharrezkoa dela uste dut.


No hay comentarios:

Publicar un comentario