jueves, 9 de diciembre de 2010

Material erabilgarriaren hausnarketa

Nik eskulanak aukeratu ditut gai bezala eta aurkitu dudan materiala oso erabilgarria dela uste dut. Lehen Hezkuntzan plastika ikasgaia ematen da eta niri dagokidan gai bat denez, oso baliagarriak dira aukritu ditudan web orriak.

Gainera, ordenagailu bidez marrazkiak egiteko aukera duen orrialde bat aurkitu dut eta oso interesgarroia iruditu zait, orain umeak ordenagailuak manejatzen ondo dakitelako eta gainera guztatu egiten zaizkienez oso material aproposa dela deritzot Lehen Hezkuntzarako.

Beste alde batetik, oso orrialde argiak dira eta informazioa modu antolatuan agertzen zaigu, hau oso garrantzitsua da horrela umeak ez direlako galtzen eta marrazki erakargarriak dituenez umeen gustura egindakoak direla esan dezakegu.

Konpetentzia digitala

Lehenengo bideoak oso labur azaltzen du nolako aldaketak egon diren internet eduki baino lehen eta ostean. Adibide moduan jartzen du bihotzaren funtzinamendua ulertzeko ikusi egin dizakegula digitalizatuta eta errezagoa dela. Bigarren bideoak, interneten erabilera azaltzen du eta asko azpimarratzen du umeak (eta denok) izan behar dugun jarrera kritikoa batetik, eta sarean ibiltzeko dugun konpleju hori bestetik.

Nik uste dut, internet oso tresna baliagarria dela bai hezkuntzan bai hortik kanpo ere baina kontuan hainbat gauza izan behar ditugula. Adibidez, nork ateratzen den irabazten guk egiten dugunetik, informazio dena ez dela baliagarria, gure datuak nork irakurtzen dituen, zer asmorekin egiten diren eta ditugun gauzak... Oso garrantzitsuak diren gauzak dira baina askotan garrantzi gutxi ematen dizkiogunak eta gero anka sartzen dugu. Hau horrela, eskoletan sarean asko ibiltzen denez, irakasleak erakutzi beharreko gauzen artean, internetarekiko jarrera kritiko eta arduratsua edukitzea izan beharko lukeela deritzot. Horrela, hurrengo belaunaldiak arduratsu jokatuko dute eta ez dira noraezean
ibiliko.



http://www.blip.tv/file/941956/

Eskola 2.0 eta Arbel digitala

Eskola 2.0 eskola digitalizatzeko sortu zen proiektu bat da, hau 2009/10ean onartu zen Espainiar estatuan multinazionalek, gobernuak eta hainbat editorialek hitz egin ostean. Proiektu honen ideia Aragonetik dator, 2003. urtean Aragonen sortu baitzen "Arbel Digitala" izeneko proiektua. Esan beharra dago, ez zutela inorekin kontsultatu eta inposaturiko proiektu bat izan zela.

Eskola 2.0ren oinarria negozioan dago, ume bakoitzari ordenagailu bat eman behar zaio eta hori oso gastu publiko handia da. Gainera, ordenagailuak sartzeaz soilik ez da ezer konpontzen, metodologia bat behar da eta baita inplizaioa eta formazioa ere. Irakasle asko, honen kontra agertzen dira, inposatutako proektu bat delako eta ondorioz lagungarria izan baino, gauzak zelan eta noiz egin behar dituzun jada idatzita dago. Esan beharra dago, hainbat ikerketa egin direla eta nahiz eta teknologia berri asko erabili emaitzak ez direla hobetu, metodologia ez delako aldatu.

Eskola goitik behera aldatu beharra dago, baina ez da negozioetan begiratuta aldatu behar baizik eta gizarte hobe baterako pertsonak sortu behar dira eta hori posible izatea edo ez gure esku dago. Hau horrela, estrategia eta helburu pedagogiko berriak sortu eta erabili beharko genituzke eta metodologia aldatu.Hala ere, nire aburuz teknologia berriak ez dira txarrak, baina kontuz ibili behar gara eta jarrera kritikoa bultzatu behar dugu. Hau guztia egiten dugunean, mundua aldatuko duten pertsonak egongo dira.

Blogen aplikazio didaktikoak

Gaur egun, teknologia berriak eta internet dira gai nagusiak denon ahotan, programa berri bat atera dela, ordenagailu berri bat... gai hauek joko asko ematen dute hitz egiterako orduan. Hau horrela, eskolan ere gero eta gehiago erabiltzen dira eta umeak txikitatik teknologia berrietara moldatzen dira.

Asko erabiltzen den aplikazioa bat, bloga da. Sarean dagoenez, informazio asko dago eskuragarri bertan eta edonondik edozer hartu daiteke bloga osatzeko. Bloga, bakarka nahiz taldeka erabili daiteke eta hori oso aberasgarria da gauza anitz egiteko aukera ematen digulako. Adibidez, umeek beraien bloga eduki dezakete baina baita kalseko blog bat ere eta gainera, irakasleak beste bat izan dezake. Horrela, gauzak partekatu, besteenak ikusi eta erabili ditzakete horrela ezagutza handituz. Gauza bat izan behar dute kontuan umeek, informazio dena ez dela egia eta jarrera kritiko bat azaldu behar dutela informazioa aukeratzeko orduan.

lunes, 15 de noviembre de 2010

Eten digitala."Reflexiones sobre la brecha digital y la educación".

Teknologia aurrera doa, egunero gauza berriak agertzen dira eta bat ikastera heltzen garenerako beste bat azaltzen da. Baina denok ez daukagu aukera berdinak teknologietara heltzeko eta hor sortzen da eten digitala. Hau da, interneta erabiltzera heltzen diren pertsona, instituzio, gizarte eta herrialdeen eta interneta erabili ezin dutenen artean sortzen den desberdintasuna da, informazioa jasotzeko desberdintasuna hain zuzen ere.

Desberdintasun hau arrazoi desberdinen ondorioz sortzen da, baina batez ere ezberdintasun ekonomikoa da arrazoi nagusia. Hau da, interneta erabiltzeko dirua behar da eta edukitzeko infraetruktura batzuk behar dira eta hori ez da munudko leku guztietan gertatzen. Hau horrela eten bat azaltzen da ekonomikoki aberatsak eta pobreak direnen artean.

Beste alde batetik, eten generalizionala gertatzen da. Gazteak asko erabiltzen dute interneta eta asko dakite horren buruz (nahiz eta batzuk jarrera kritikorik ez erakutsi horren inguruan) zaharragoak, ordea, ez dute aukerarik izan ikasteko eta hor etena sortzen da. Egunero gauza berriak azaltzen dira eta gauza bat ikasten hasten direnerako beste berriago bat azaldu da.

Eskolak lan handia duela uste dut teknologia berriei dagokionez. Interneta erabiltzea oso gauza aprobetxagarria eta nahiko beharrezkoa dela deritzot, asko ikasi daitkeelako. Hala ere, jarrera kritikoa bultzatu beharra dagoela uste dut eta hori eskolaren lan lerro bat izan behar da. Informazio asko dago eta hori ondo kudeatzea garrantzitsua delako.



http://tecnologiaedu.us.es/bibliovir/pdf/brecha.pdf

jueves, 28 de octubre de 2010

Teknologia berriak eta informazioaren gizartea

Teknologia berriak eta informazioaren gizartea oso erlazionatuta daudela ezin dugu ukatu. Gaur egun, gure ingurua teknologien araberakoa da, informazioa sortu, jaso, konpartitu, erabili... egiten dugu teknologia berriei esker. Hau da, zientziaren bidez ikerketak egiten dira teknologietarako, ostean, gizarteari eskaintzeko eta hau moldatzeko.

Argi dago, teknologiak oso azkar doazela eta gaur egun gure ekonomiaren zutabe nagusiena izateraino heldu da, informazioa boterea da. IKTak arlo guztietan izan dute eragina: ekonomian, hezkuntzan, aisian... Lan egiteko moduak ere aldatu dira, dena informatikaren inguruan mobitzen baita.

Hala ere, informazioa prozesatzen eta antolatzen jakin behar dugu eta eskoletan informazioa bilatzen erakutsi behar diegu ikasleei eta batez ere jarrera kritikoa agertzen eta teknologia hauen buruz hausnartzen.

martes, 26 de octubre de 2010

"PROMETEUS". La revolucion de los medios.

Bideo honen gaia interneten hedapen eta aurrerakuntza da, zelako azkar zabaldu diren eta gaur egun denok bizi garelako internetari konektaturik. Interneta, infomazioa bilatzeko eta konpartitzeko tresna ikaragarria dela deritzot baina ez da dena horren polita. Sare sozialak direla eta kontrol sozial ikaragarria dago mundu honetan eta inork ez dauka intimitaterik, denek dakite non egon naizen oporretan, pozik edo triste banago... Eta hori hein handi batean, geure errua da, guk jartzen dugulako geure informazioa denen eskura.

Bideo honetan, komunikabideen desagerpena aipatzen da, hori horrela gertatuko da gaur egun ere gero eta gehiago interneten bidez ikusten ditugulako albisteaz, erosoago eta arinago egin genezakeelako. Hala ere, komunikabideak ezezik beste mila gauza ere desagertuko dira, eta makinen mundua izango da gure planeta hau. Penagarria benetan. Honetaz aparte, bideoan bigarren bizitza bat edukitzea ere aipatzen da, hori lotsagarria iruditzen zait. Zertarako? Ez naiz gai hori ulertzeko. Internetek parte on asko dituela pentsatzen dut baina txarrak ere hainbeste dira.

Ondorioz, eskolak erantzunkizun eta betebehar handia duela uste dut, batetik ikasle kritikoak sortu behar ditu interneteko informazio dena siñestu ez dezaten eta baita interneten arriskuen inguruan kontzientziozioa landu. Eta guk geuk ere lan handia daukagu geurekiko, ezin gara interneten aislatuta bizi, hori ez da bizitza. Bizitza ingurukoekin aurrez aurre egon eta datorrena datorrela aurre eginez aurrera egitea da. Beti aurrera!