jueves, 9 de diciembre de 2010

Eskola 2.0 eta Arbel digitala

Eskola 2.0 eskola digitalizatzeko sortu zen proiektu bat da, hau 2009/10ean onartu zen Espainiar estatuan multinazionalek, gobernuak eta hainbat editorialek hitz egin ostean. Proiektu honen ideia Aragonetik dator, 2003. urtean Aragonen sortu baitzen "Arbel Digitala" izeneko proiektua. Esan beharra dago, ez zutela inorekin kontsultatu eta inposaturiko proiektu bat izan zela.

Eskola 2.0ren oinarria negozioan dago, ume bakoitzari ordenagailu bat eman behar zaio eta hori oso gastu publiko handia da. Gainera, ordenagailuak sartzeaz soilik ez da ezer konpontzen, metodologia bat behar da eta baita inplizaioa eta formazioa ere. Irakasle asko, honen kontra agertzen dira, inposatutako proektu bat delako eta ondorioz lagungarria izan baino, gauzak zelan eta noiz egin behar dituzun jada idatzita dago. Esan beharra dago, hainbat ikerketa egin direla eta nahiz eta teknologia berri asko erabili emaitzak ez direla hobetu, metodologia ez delako aldatu.

Eskola goitik behera aldatu beharra dago, baina ez da negozioetan begiratuta aldatu behar baizik eta gizarte hobe baterako pertsonak sortu behar dira eta hori posible izatea edo ez gure esku dago. Hau horrela, estrategia eta helburu pedagogiko berriak sortu eta erabili beharko genituzke eta metodologia aldatu.Hala ere, nire aburuz teknologia berriak ez dira txarrak, baina kontuz ibili behar gara eta jarrera kritikoa bultzatu behar dugu. Hau guztia egiten dugunean, mundua aldatuko duten pertsonak egongo dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario